ALBISTEAK

Urduñako Museoak, igande honetan, apirilak 21 (13:00etan), “Txistugintza  Gela” deituriko bilduma iraunkorreko 11. areto  berria inauguratuko du, non Gancedo familiaren ibilbide luzea txistuak, silboteak eta txirulak egiten erakutsiko den.

GANCEDO SENDIA ( Amurrio-Araba).

Pepe Gancedo  ( Zorrotza 1924 – Amurrio 2021) 1968an txistuak egiten hasi zen eta Joaquin Landaluce  Elejalde,  artisau urduñar  handiaren  maisua izateko pribilegio izan zuen.

Bere semea Jose Mari Gancedok ( Amurrio 1954 ) ofizioarekin jarraitzen du eta bien artean 25000 txistu, silbote eta txirula baino gehiago egin dituzte, mundo osoan zehar banatuak  eta Euskal Herriko txistulari guztien aintzatespenaz.

LANDALUCE  ELEJALDE  SENDIA (Urduña-Bizkaia)

XIX. mendearen amaieran, Urduñan txistulari familia handi bat jaio zen, Landaluce Elejaldetarrak. Lau anai musikari baina horietako bat Joaquin Landaluce Elejalde, artisau aparta izan zen, maisuen maisua txistuak egiten, sonoritate eta musikaltasun magistrala sortarazten  zien.

“TXISTU  EGILEAK” Erakusketa

Txistuen eta silboteen egikeraren bilakaeraren  adierazpena da. Erabiltzen diren  materialak  honako hauek dira: ezpela, ebano edo granadillo egurra, kolore ia beltzeko egur afrikarra, gaur egungo ebonita, kautxoaren deribatua edo ABS, plastikoen barruan.

Txistuaren  historia bizi hau ezagutua eta balioetsia izatea merezi zuen eta Urduñako Museo berriro martxan jarri da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, dokumentu hauek sakatu ditzakezu irekitzeko: Los Gancedo y el txistu  

El txistu en Orduña (1820-1997), Xabier Egiluz – Alexander Iribar

<Sakatu argazkia handitzeko>>>

Orduña Hiria Museoak, JAVIER GUSTRAN eskultorearen “EGUR ZAINAK” erakusketa berri aren inaugurazioa “Fede Ruiz” Erakusketa Artistikoen Aretoan gauzatuko du.

Ostiral honetan, apirilak 5, arratsaldeko 19:00etan, Javier Gustran bertan izanda, erakusketa inauguratuko da, bere eskultore lana eta Museora dakarren “Egur Zainak” proposamena azalduz: egurrez landutako 18 eskultura dira, giza bustoak, eskultura sinbolikoak edota aintzinako erlauntzen gaineko grabatu geometrikoak.

Javier Gustrán (1968)

Errekatxoko biztanlea, artisau eta eskultore autodidakta. Nire arte-ibilbidea duela 25 urte baino gehiago abiatu nuen, inguruan dudan guztitik inspirazioa lortuz eta nabarmenki markatua egonda bizi naizen ingurugiroagatik. Erliebe gutxiko tailekin hasi nintzen, eta denboraren poderioz jabetu nintzen, gero eta sakontasun gehiago ematen nizkiela egiten nituen lanei.

Momentu horretan, eskulturan murgiltzea erabaki nuen; estilo tradizionala alde batera utzi eta beste estilo modernoago batera igaroz. Eskultura figuratiboak txunditzen nau. Bizi naizen tokitik lortzen dut lehengai gisa erabiltzen dudan egurra: inguruko mendietan eroritako zuhaitzak, erausitako baserriak eta beste erabilera desberdinetara zuzendutako piezak.

Erakusketak

2016 Erakusketa Errekatxoko eskola zaharrean (CIHMA)

2018 Erakusketa Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean

2019 Erakusketa  Ortuellako Kultur Etxean

2022 Erakusketa Ilgner Pabiloian,Barakaldo

2022 Erakusketa Portugaleteko ELAI ALAI Kultur Etxea Tradizionalean

2022 Erakusketa  Santurtziko Casatorre Jauregia

2023 Erakusketa Errekatxoko eskola zaharrean (CIHMA). ApicArte

2024 Otsaila. ApicArte, Natur gela, Jardin Botanikoa, Barakaldo

2024 Martxoa. ApicArte.La Bolsa eraikina, Bilbo

“EGUR ZAINAK”

JAVIER GUSTRÁNen eskulturen erakusketa

2024ko apirilaren 5etik ekainaren 30era

<Sakatu argazkia handitzeko>>>

Medina de Pomarreko artisten erakusketa kolektiboa Urduña Hiria Museoan

Urduña eta Medina de Pomar hirien arteko trukaketa kulturalaren proiektuaren barruan, Medina de Pomarreko artisten partaidetzarekin: Abdul Kader Al Khalil, Nati Rojo, Fernando Alea, Eva Traum, Yolanda Molina eta Eladio Espinaren eskutik, Urduñako Museoak Erakusketa kolektibo hau aurkezten du. <Sakatu argazkia handitzeko>>>

Erakusketaren inaugurazioan Medina de Pomarreko artistak izan ziren, halaber Medinan bezala, bi korporazietako alkateak, Kultura, Berdintasuna eta Turismo Sailetako ordezkariak ere bertan egon ziren. Josu Llano Museoko zuzendaria eta iñigo Alcántara aretoko komisarioa ekitaldiaren anfitrioiak izanik.

Bi hirien arteko Trukaketa Kulturala.

Iñigo Arrizabalaga, Urduñan bizi den “Sobrino Sobrado” delakoaren musika taldeko buruak,udak Medina de Pomarren igarotzen ditu eta Haro ( Errioxa ) herriarekin kultur truquearen esperientziari jarraiki, bi korporazioetako Kultur sailei proposamena aurkeztu zien. Medinaren proposamena onartzen da, honek Abdul Kader, Nazioarteko Arte Komisarioa proposatzen du, Ateneo Café Universal-delakoa erakusketa aretoa proposatuz baita Merindadeen Museoa ere, bestaldetik Urduñan proiektuarekin bat egiten dute Alondegia Gizarte Etxea, Orduña Hiria Museoak eta Romulo jatetxeak.

<Sakatu argazkia handitzeko>>>

“MUNDUKO KAFE-MAKINAK” ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA

Pasa den ostiralean, hilak 23, Urduñako Museoko Antiguoleko eta Bildumagintzako   Aretoan “Munduko kafe-makinak” erakusketaren inaugurazioa gauzatu zen, Kepa Aperribai bildumagilea bertan izanda.

Behin eta berriro, lagun, bazkide eta bisitari orok, gure aldi baterako  erakusketen proposamenei emandako harrera ona egiaztatzen dugu. Oraingo honetan ere, “Munduko kafe-makinak” erakusketa berrian interesa agertu duen jende kopuru handiari eskerrak eman nahi dizkiegu .

Josu Llanok erakusketa Komisarioak bildumagilea aurkeztu zuen, honek xehetazun osoz  mundo osoko eta hainbat  garaiko 250 kafe-makina  baino gehiagoren  bilduma bikaina bildu ahal izateko eramandako prozesua, baita erakusketa nola dagoen antolatuta azaldu zuen ere, halaber, igande honetan hasiera eman  eta hileko azken igandero gauzatuko diren bisita gidatuetan  bere pieza guztien funtzionamendua eta istorioak jakinaraziko dizkigu.

Oier Garayo, gitarra jotzaile gazteak, pozarren harrapatu gintuen, ekitaldian musikarako  bere trebetasuna adieraziz. Konturatu gara, ekitaldi hauetan ohikoak diren musika emanaldiek  balio erantsia ematen diete, tokiko musikariak sustatzen baituzte. Bestaldetik, ekitaldi xume eta maitagarri batean, aurreko “Josteko makina bizimodu duina” erakusketaren Luis de Pedro bildumagileari argazki album bat oparitu  zitzaion .

Ekitaldia amaitzeko, bilduma bikain honekin egiaztatu eta gozatu nahi duen publiko guztiari, irailaren 15era arte “kafe usain eta zaporearekin….” irekita egongo den erakusketara hurbiltzeko, gonbidapena luzatzen diegu .

<Sakatu argazkia handitzeko>>>

AURREKO ALBISTEAK

Otsailean zehar Urduñako Museoan, “Orduña Hiria Museoa”, programatutako jarduerak.

*Otsailak 9, OSTIRALA, 19etan.

Solasaldia, Erakusketan: EMAKUMEZKOEN FUTBOLAri buruz “1923-2023 FUTBOLEAN URDUÑAN”.

*Otsailak 16,19etan.

Proiekzio-topaketa KIKE BALENZATEGUI argazkilariarekin “SAKKAKU” bere Erakusketan.

Ohiko ordutegian Aldi Baterako eta Bilduma Iraunkorreko Erakusketen aretoetan bisitak jarraitzen dute

ASTEBURU ETA JAIEGUNETAKO ORDUTEGIAK
• Ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara.
• Larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
• Igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.
BISITA GIDATUAK
Arratsaldeko 18:30 etan ostiral eta larunbata guztietan.
Eguerdiko 12:30 etan larunbata eta igande guztietan.
Bisita gidatua sarreraren iru eurotako prezioan sartuta.

LANEGUNETAKO ORDUTEGIAK
Aurretiazko hitzordua eskatuta, gutxienez 6 lagunek osatutako taldeentzat.
Harremanetarako:
Posta elektronikoa: contacto@ordunahiria.org
Telefonoa. M: 635 751 436 / F: 94 402 63 06 (ahal dela museoa irekita dagoen ordutegian)

URDUÑAKO MUSEOAREN 2023ko JARDUEREN LABURPENA

Museoak 2023an eskuratutako emaitzak ulertzeko, hain zuzen ere, aurrekiak birpasatu behar dira.

2019ko maiatzetik aurrera, Museoa “Hamaika Kale” lehen boluntario gogotsuari esker sortu zen, 2021eko irailera arte, Museoa pandemiak eragindako itxierek eta irekierek baldintzatutako deseinua eta bidegarritasun prozesu batean murgildu zelarik.

2021eko irailaren 24an, Urduñako Museoak trantsizio prozesua gainditu zuen, Koldo Badillo zuzendari berria sartu baitzen. Haren ideiak “URDUÑAKO MUSEOAREN ETORKIZUNEKO PROIEKTUA” jendeaurreko hitzaldian azaltzen dira.

Urte honetan, Museoa martxoan berriro ireki zen, muturreko osasun murrizketekin, hala eta guztiz ere, zuzendaritza talde berriaren ahaleginak eta boluntario kopuru handi batek; bai Aldi Baterako Erakusketa berrietan baita hiriko antzinako lanbide eta gizarte jardueren bildumak jasotzen diren Areto Iraunkorretan ere, Museoaren hasierarako helburu nagusia, urtea amaitzean 2271 bisita izatea lortu zuten.

Gizarte onarpena ere gora egiten du ”Hamika Kale” boluntariotza Elkarteak, hurrengo urterako, dagoeneko, 211 kide ditu.

 

2022a proiektua finkatzeko urtea da, Aldi Baterako 10 Erakusketa finko eta 33 ekitaldi publiko antolatu ziren, urduñarrek eta bisitariek hirian barrena igarotzeko duten onarpen handiarekin. Hau dela eta,  425 bazkide daude eta Museora 6680 bisitari hurbildu dira.

2023 PROIEKTUA HEDATZEKO URTEA  IZAN DA

Zuzendaritza taldeak eta kudeaketan gehien inplikatutako boluntarioek hainbat erakusketa, kultura jarduera eta ekitaldi publiko programatu eta gauzatu dituzte. Emaitza ezin positiboagoa da jarduera frenetikoaz, Museoa oso bizirik mantendu dugu, 7358 bisitari izanik, ”Hamaika Kale” ko boluntario eta bazkideen kopurua  600 izatera iritsiz.

Jarduera horrek ahalegin handia egin behar izan du zuzeneko komunikazioan, webgunean eta sare sozialetan; komunikabideek, prentsa idatziak eta digitalak, irratiak eta telebistak arreta jarri dute; hau dela eta, Museoa inguruko erreferentea eta Urduña helburu turistiko gisa jarri dute.

BILDUMA IRAUNKORREKO 10 areto etnografikoetako JARDUERAK

Boluntarioek, lanbide eta gizarte jarduerei eskeinitako aretoen  edukiak hobetzeko eta osatzeko sakonki aritu dira.

Museoa ireki den egun guztietan, ikastetxeekin edo pentsiodunekin hitzartutako bisita gidatuak gauzatu dira, baita Museora hurbiltzen den edozein bisitariekin ere, gida talde prestatua baten eskutik. 2023ko ONDARE JARDUNALDIETAN, bereziki, lanbide tradizionalen inguruan antolatutako jarduerak eta bisita gidatuak aipatzekoak dira.

<Sakatu argazkia handitzeko>>>

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA ARETOETAKO JARDUNALDIAK

1.- Antigualeko eta gai historiko-kulturalak:

  • “AINTZINAKO IRRATIen” Erakusketaren itxiera.
  • “JOSTEKO MAKINen” Erakusketa.
  • “EHUN URTE FUTBOLEAN URDUÑAN” Gaur egungo Erakusketa.

<Sakatu argazkia handitzeko>>>

2.-”Fede Ruíz“ Erakusketa Artistikoak:

  • PEDRO EGUILUZen Erakusketaren itxiera.
  • LORALDI ELKARTEAren Erakusketa.
  • EUGENIO HERRERAren Erakusketa.
  • ZUBIAGAren Erakusketa.
  • ENCINAR MARTINen Erakusketa

<Sakatu argazkia handitzeko>>>

3.- Artista Berriak:

  • BASERRIEN MAKETen Erakusketaren itxiera.
  • MAITE HERREROren pinturen Erakusketa.
  • IÑIGO BARRONen pinturen Erakusketa.
  • Gaur egun. “BIZITZA PROPIOA DUTEN MAKILAK”

<Sakatu argazkia handitzeko>>>

ALDI BATERAKO ERAKUSKETEKIN LOTUTAKO EKITALDI PUBLIKOAK:

  • Aldi Baterako Erakusketen Inaugurazio- itxierako, 18 ekitaldi.
  • Aldi Baterako erakusketetara 12 bisita gidatu.
  • Aldio Baterako Erakusketetan 5 kultura- ekitaldi.

HAINBAT EKITALDI  PUBLIKO KULTURALA 

 5. Kultura Ekitaldiak:

-Hitzaldi Solasaldia ”Urduñako aintzinako limonada“ (garrafa) FELIX MUGURUTZA.

– Bisita gidatua hiriko organoei.

– Julio del Cerro “Estelas de la bicicleta” delakoaren liburuaren aurkezpena.

– 0km ARTEAren Tailerrak.

– X. BROKANTE FERIA.

  – 2023ko Ondarearen Jardunaldiak, 9 ekitaldi.

<Sakatu argazkia handitzeko>>>

  HAZTEA DA 2024 URTERAKO ERRONKA

Haztea, baina boluntarioen eta zuzendaritza taldearen ahaleginak bideratuz eta optimizatuz, boluntariotzaren jarduerak ez ditzan pertsonak agortu. Eraikinaren mantentze eta irisgarritasuna hobetuz. Urduñak merezi duen kultura eskaintza hobetzen eta zabaltzen jarraitzeko hazten.

ESKER ONEZ

Ezin dugu Museoaren 2023ko jardueren errepaso amaitu, Museoaren eguneroko kudeaketan pertsonalki inplikatutako boluntarioen ekarpen sutsu eta desinteresatua eskertu gabe, “Hamaika Kale” Elkarteko 600 bazkideei, urtean 10 euroko ekarpena eginez eta erakusketa eta jardueretan parte hartuz, Museoari bizia ematen baitiote, Urduña eta Goi Nerbioi eskualdeko lagunei baita gure bisitari guztiei ere, datozen lekutik datozela; Urduñako Turismo Bulegoari, hornitzaile eta patrokinatzaile guztiei, azkenik hiriko Udalari, Museoaren eraikinaren jabea eta lehentasunezko finantzatzailea.

“SAKKAKU”, KIKE BALENZATEGUIren argazki proiektua, Urduñako Museoak urteko lehen erakusketa egiteko egindako proposamena da.

2024ko  urtarrilaren 12tik martxoaren 24ra

Ostiralean, urtarrilaren 12an, 19:00etan, inaugurazio ekitaldia izango da argazkilariaren parte-hartzearekin. Agape batekin amaituko dugu. Sarrera librea, zuen zain gaude.

ERAKUSKETA
“Sakkaku” proiektua

<<Sakkaku proiektua (irudipena, haluzinazioa eta ilusioa japonieraz), nire imajinarioak Japoniakoekin parekatzen dituen  paisaien irudikapena da. Sumi-e pinturaren  estetikaren  inguruko argazki bilduma da.
Sumi-e marrazki monokromatikoko aintzinako  teknika bat da, tinta txinatarraren erabileran oinarritua, Japonek XIV. mendearen erdialdean inportatutako pintura txinatarretik inportatua. Izenaren esanahia, sumi (tinta), eta e (pintura) hitzetatik dator. Tang dinastiari (618-908) egozten zaio bere jatorria, monje budistek Japonen sartu zuten.
Paisaia horiek errealitatean existitzen dira, baina ez dira ohikoak Gure hirietako horma eta zoruetan aurki ditzakegu, hareharrizko arroketan kristalizatutako pirolusita dendritikoak baitira.
Paisaia sentiberatasun japoniar hori areagotzeko, argazki horiek textura oso berezia ematen dion washi izeneko paper batean inprimatuta daude.
Washi Japonen egiten da, bertako zuhaixka zuntzekin, hala nola gampi arbolaren barruko azalarekin, zuhaixka mitsumatuarekin edo kozoz. Washi papera egiteko erabilitako teknikak Gizatiaren Kultura Ondare Inmateriala, 2014an, izendatu zuten.
Nire argazkietan agertzen dena zer den ez jakitearen sentipen hori sortzeak interesatzen zait. Oinarri oinarraian, joko mendazea da, argazkiekin gezurra esatea, baina era onean eta helburu ludikoz egina. Ez daukat errealitatearekiko konpromisorik..>>

 Proiektu honek Uharte Zentroko Ekoiztu laguntza jaso du

ARGAZKILARIA
Kike Balenzategui

Iruñan jaioa, 1970ean, 28 urte bete arte Lizarran bizi nin tzen, geroztik Barañainen  (Nafarroa).
2007an nire lehen reflex digitala erosi nuen, nahiz eta lehenago ere, nire osaba José Mari  Lliberriren eskutik, argazkigintzaren munduarekin harremanetan jarria nintzen.
Punto de Catástrofe (Zizur) eta Colectivo Fotográfico Higuera Argazki Elkarteko (Tafalla ) kidea naiz.
2014-2012-2011-2010:CTL- Iruñako irudi eta  soinu Eskola: Photoshop, argiztapen profesionala, argazkietan argiztapena kaptazio digitalean, Argazkigintza profesional digitala.

<Sakatu argazkia handitzeko>>>

1923- 2023, EHUN URTE FUTBOLEAN URDUÑAN Erakusketa, pasa den ostiralean,

beste egun gogoangarri bat izan zen, izan ere, bertaratze marka guztiak hautsi baitziren, 200 partehartzaile baino gehixeagorekin, giro hunkigarri eta majikoa sortuz, “Club Deportivo  Orduña” delakoarekin  lotura zuzena edo zeharkakoa duten belaunaldi  ezberdinetako pertsonek parte hartu baitzuten: Manolín Murias y Manu Mendiguren jokalari ohiak, beteranoenak-buru; 1985-1986 denboraldietan  aitzindariak  izandako jokalariak  eta gaur arte, 2003an emakumezkoen futbolari ekin ziotenak; egungo eta aintzinako zuzendaritzak, jokalari ohien senitartekoak eta adin guztietako  zale asko.

Josu Llanok Erakusketako komisarioa, ekitaldiari hasiera ematerakoan publikoari  ongietorria eta etortzeagatik eskerrak eman  zizkien: Udal agintariei, futbol munduko buruei, Bizkaiko Futbol Federazioari, Atletic Clubi, Nerbioi eskualdeko Klubei, hainbat  garai eta mailatako jokalariei baita bai gaur egungo eta aintzinako “Club Deportivo  Orduña”ko presidentea  eta zuzendaritzei.

Oilarrak Abesbatzak, Getxa Goi txistulariekin batera, Josuri  bidea eman zioten erakusketaren ibilbide historikoa, erakusketaren diseinua, kronologia eta hainbat eduki  azal zitzan, hala nola dokumentazioa, trofeoak, jantziak eta Urduñatik haratago  nabarmendu  ziren jokalarien  gunea  nabarmenduz.

Erakusketa ahalbidetu duten pertsona eta erakundeei  eskerrak eman nahi dizkiegu: Manolín Muriasi, erakusketaren sustatzaileari, “Club Deportivo Orduña”-ri, bestaldetik, Zuzendaritzakoek proposamena  gogo biziz jaso bitzuten; argazkiak, objetuak eta dokumentuak ekarri dituzten pertsonei, besteak beste, honako hauek nabarmentzekoa izango ziren: Joseba Ornes, duela gutxi zendu dena, Museoko boluntarioei, bereziki Txisum  Carreñori  eta Adratan Elkarteari, Martín Errejolari, Atletic-eko Club hitzartuen  arduradunari, “Club Deportivo de Orduña”-ri  koadro bat eman zion, Atletic Klubek, Museoaren erakusketan sartzeko, 1963an sinatutako  hitzarmenaren dokumentuaren  faksimil  bat duena.

       Museoaren izenean, Koldo Badillo Zuzendariak bertaratutakoei hitz batzuk zuzendu zizkien. Urduñako Udaleko Uxue Mendibil zinegotziak, Iker Santocildes alkatearen izenean hitz egin zuen. Halaber, Landerrek, Klubeko kirol koordinatzaileak eta sasoi betean dauden bi lorioa zaharrek: Manu Mendiguren eta Manolín Murias parte hartu zuten ere. Oilarrak eta Getxa Goiren eskutik Klubeko  ereserkiaren interpretazioarekin  ekitaldi  instituzionala  anamitu  zen.

Bertaratuek luntx txiki batez gozatzen zuten bitartean, erakusketaren edukia ikusi eta  komentatu  ahal izan zuten, baina batez ere pertsonen arteko topaketa izan zen, non  oroitzapenak azaleratu ziren,  baita gertakariak  eta anekdotak  ere.

Aurretik hiru hilabete dauzkagu erakusketa honekin eta Museoko gainerakoez  gozatzeko.

<sakatu argazkian handitzeko>>>

ENCINAR MARTINen lanak “ ESTILO ARIKETAK ”
ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA

Irailak 29, ostirala,19:00etan”. Fede Ruíz” Erakusketa ARTISTIKOEN 2. aretoan.

Urduñako Museoak, ohorea dauka, urduñar artista baten
erakusketa berri bat aurkezteko.

Luis Encinar Martínek (obrak ENCINAR MARTIN izenez sinatzen ditu) Urduñan 1961ean jaioa.

Gaztetatik sormena eta jakin-mina lagun, hainbat formatu artistiko: pintura, eskultura, akuarela, grabatua, digigrafia, marrazketa, kartelismo, ilustrazioak edo diseinua, deskubritzera eta esploratzera eraman dute.

Hilaren 29an, ostirala,19:00etan, Urduñako Museoak “ESTILO ARIKETAK”, Fede Ruíz Aretoan, erakusketaren inaugurariozako gonbidapena luzatzen dizu.

Ekitaldian artista bertan izango da, bere sorkuntza prozesuaz eta sorkuntzarako erabiltzen dituen material eta formatuekin dituen harremanaz mintzatuko du. Halaber, beste artista urduñar baten partaidetza izango dugu, kasu honetan musikaria, ERIZ&TOTUM REVOLUTUM. Amaitzeko, partehartzaile guztiekin lunch bat partekatuko dugu, zalantzarik gabe, erakusketa arrakastatsua izango da.
Ohitura jarraituz, sarrera librea izango da, Museoan harrera gustura egingo dizuegu, ostiralak 29 ,19:00etan.

ERAKUSKETA

Erakusketa honetarako, artista urduñarrak askotariko lanak dakartza, teknita zein formatuetan: neurri handiko bi akriliko, koadro klasikotik hurbilago dauden formato akuarela, akriliko eta mistoak, arrain hezur formako liburu zabalgarriak eta pintura handi bat (5mx1m), euskarri baten gainean, zabaltzeko eta biribilkatzeko aukera emanez.

AGERIKO ERAKUSKETA BERRIA!!

“BIZITZA PROPIOA DUTEN MAKILAK “

Javi Irabienek egindako makila bilduma

2023ko irailaren 1etik 2024ko urtarrilaren 14ra

Javi Irabienek material naturalez egindako artisautza lanak aurkeztuko ditu. Irailaren 1etik aurrera “MAKILAK BEREZKO BIZITZAZ” erakusketa antolatuko da, non Javik, maitasunez eta arretaz egindako makilak, adarrak eta beste produktu batzuk erakutsiko dituen.

Javier irabien Amurrioko baserri batean jaio zen, oso gaztetatik ikusi zuen bere aitak laborantza eta abeltzaitzarekin lotutako lanekin nolabaiteko trebetasuna zuela, beraz, era guztietako erreminta eta tresnak eskura zituen. Bere aitak egurra era ezberdinetan lantzen zuen, Irabienek  makilak  lantzeko zuen interesa hor sortu zitzaion.

Hamar-hamaika urtetik aurrera, abereak gidatzeko makilak egiten hasi zen, menditik ibiltzeko edota paseatzeko, hau da, oso erabilgarriak, baliogarritasunagatik nabarmentzen ziren makilak. Etxean, Irabienek “ igandeetakoak “ deituriko makila pare bat beti zeudela komentatzen digu, arroparekin gertatzen zen bezala, “igande edo jai egunetan erabiltzeko soilik gordeta geneukan arropa”.

Egur mota bakoitzak nahiz eta bere tratamendu espezifikoa izan, guztiek antzekoa daukate. Makila bat egiteko prozesua urtebeteko da, hasieratik erabiltzeko prest izan arte. Animaliak gidatzeko makila bat egiteko, berez ez da ezinbestekoa, baina oso faktore garrantzitsua da bastoi sendo eta ikusgarri bat lortu nahi badugu.

Irabienek kontatzen digu zura bizirik dagoela, beroarekin puztu egiten da eta hotzarekin berriz uzkurtu, hidratatzen laguntzen duen hezetasunaz gain. Hori dela eta makilak lau urtaroak bere moldean pasatu behar ditu; benetazko makila bihurtu aurretik neguan mota guztietako ingurune klimatikoetara ohitzen hasten da. Bitxia da, makila bihurtzean, zura bizirik jarraitzea, Irabienek kontatzen digu zurak hezetasuna “eskertzen duela”, mendian jaio eta hazi, beraz, naturak biziki eskertuko dizu eman diezaiokezun guztia, mendira bazoaz makila batekin, 10-15 segunduz ur azpian izan ondoren, konturatuko zara eusten diozunean pisu gehiago daukala.

Irabienek berziklatzeaz baino gehiago makilei “bigarren aukera bat emateaz” mintzo da. Naturak ematen digun guztia baliotsua baita. Makila-helduleku edo botilategi gisa erabiltzeko hainbat orein adar puskatuen kopuruaz komentatzen digu ere. Adibide hortatik abiaturik, Irabienek, naturatik zuzenean datozen materialekin hainbat tramankulu egiteko trebeziaz jabetzen gara. Ironikoa da, gaur egun, erabili eta botatzeko objetuak sortzeko material suntsiezinak eta biodegradaezinak erabiltzen direla.

Adarren garrantzia azpimarratzekoa da, izan ere, erakusketa honetan musika tresna gisa erabil daitezkeen adar batzuk ikusten ditugu; deiadar mendien tradizioari dagozkion adarrez ari gara. Mendi horiek bost tontor dira: Gorbeia, Ganekogorta, Oiz, Sollube eta Kolitza, horietatik Bizkaiko jaurerriko batzar nagusietarako deialdia egiten zen.

<Pulsa la foto para ampliarla>>>

RAFAEL FERNÁNDEZ ZUBIAGAREN PINTOREAREN “ATZARABEGIARAKO” ERAKUSKETA INAUGURATU DA

Urduñako Museoak joan den ostiralean, hilak 23, ”Fede Ruíz” erakusketa artistikoen 2. aretoan erakusketa berri bat inauguratu du. Kasu honetan atzera begirako erakusketa da, Urduñan jaioa eta ihazko abuztuan zendu zen ZUBIAGA pintorearen omenez egina.

Ekitaldian, Elena, pintorearen alarguna, alabak  bilobak eta bestelako senide batzuk izan ziren buru, Rafaeli egindako omenaldi  politagatik esker onak adierazi  zutenek. Amaia Zubiagaren alabak kaballetea eta bi paleta ekarri zizkigun. Tresna horiekin  pintoreak  hainbat lan piktorikoa gauzatu zuen, erakusketan gehituak izan direnak. Guretzat  ohorea  izan da jakiteak, prestatutako erakusketa, familiaren   gustokoa izan dela.

Koldo Badillo, Museoko zuzendariak ekitaldiari hasiera eman zion, erakusketa antolatzeko emandako erreztasunengatik, familiari eskerrak emanez. Ondoren, biografiaren kontakizun labur bat eginez, bere pinturaren balioetako batzuk komentatu zituelarik, Zubiaga pintore  talentuduna zela adieraziz, estilo pertsonaleko ezaugarri berezi batzuk zituela bere lana oso interesgarria izatea eragiten dituenak. Koldok  Arabako Errioxako paisaiak, Kantauriko mendietako erretratuak eta La Hermidako haitzartea nabarmentzen ditu. Museoan erakusgai jarritako Zubiagaren  balore handiko obraz, erakusketa bikaina eskeintzen dugula ondorieztatzen duelarik.

Kepa Eguiluz eta Manolo Medigurenek, Rafaelen kintoak, Urduñako gaztaroko anekdotak kontatzerakoan, alderik maitagarrienaren ekarpena gauzatu zuten.

Amaitzeko, Lander Otaolak trikitixaz hiru pieza jo zituen, ohitura jarraituz, luntx entretenigarri batekin ekitaldiari  amaiera eman zitzaion, bertan, familiak eta gonbidatuek, besteak beste, kultura-elkarteetako zenbait zuzendarik, Iker Santocildes alkatea eta zinegotzi askok, baita bertaratutako guztiek ere artista eta erakusketari  buruz  iritziak trukatu ahal izan zituzten.

Erakusketa, Urduñako Museoan 2023ko irailaren 24ra arte egongo da.

<sakatu argazkian handitzeko>>>

ERAKUSKETA 

“NATURA” IÑIGO BARRÓNEN MARGOLANAK

2023eko ekainaren 2tik abuztuaren 27ra

 

IÑIGO BARRÓNek, Arakaldoko artista eta Natura erakusketaren egile, areto honetan bere obra zabalean pasarte bat aurkezten digu. Artistaren ibilbide luzeari justizia egiten dion bilduma mardula, osatzen duten 50 koadro inguruk biltzen ditu. Ilustrazioan eta arte plastikoetan tituladuna, eskulturako hiru ikasturte Gasteizko arte aplikatuen eskolan eta 30 urteko esperientzia pinturan.

Izan ere, bere lan asko enkarguz izan dira: erretratuak, paisaiak eta bodegoiak besteak beste. Barronek erakusketak egiteko aukera gutxi izan ditu, hala ere Laudion, Orozkon eta Burgosen erakusketak izan ditu.

Barronek kontatzen digu 2020an, pandemia garaian, basotik paseatzen zela, geroztik, zuhaitz-pinturak edo hobeto esanda, zuhaitz erretratuak egiten hasi zen. Pintoreak enkoadraketa bat ezartzen du eta zuhaitz bakoitza erretratatzeko oso kromatismo berezia erabiltzen du, bere obran oso presente dagoen estiloa.

Artista askorentzat natura erreferentea izan da, sakon ikertutako gaia. Piet Mondrianek urteetan zuhaitzak aztertzen ditu, zuhaitz baten irudiaren trantsizio bat ilustratzen duten hainbat lan, figuratibotik abstraktura.

<sakatu argazkian handitzeko>>>

ZUBIAGA ORDUÑAR PINTOREAREN “ATZERABEGIRAKO” ERAKUSKETA

INAUGURAZIO EKITALDIA

Ekainak 23, ostirala 19:00etan.
Artistaren familia bertan izango da, Lander Otaola
“Lander Txato” orduñar trkitilariaren musika emanaldia eta amaitzeko luntxa izango dugu.
Sarrera doan.

Gonbidatuta zaudete!

ZUBIAGA, bere koadroetan erabilitako sinadura, 1933ko ekainaren 9an Urduñan jaioa eta 2022ko abuztuan 89 urte zituela zendu zena. Museoan antolatutako erakusketa hau, urduñarrek berari eskeinitako oroigarri eta omenaldia izango da.

Rafaelen dohain artistikoak, txikitatik ikusten dira. Zazpi urterekin, bere marrazkiak gainerako ikaskideen marrazkien artean nabarmentzen dira, ikasgela zein eskola osoko ikasleentzat eredu gisa erabiliaz. Bederatzi urterekin, (aita zapatariak gidatua, marrazkilari autodidakta), arkatz eta ikatz-ziriz, egindako argazkien kopia zabalduak arreta handia piztu zuten.

Bere senak bultzatuta, 14 urterekin olioz margotzen hasi zen. Baliabide tekniko gutxirekin bere eskualdeko bazterrak eta paisaiak pintatzen ditu.Urduñan pintatzen “Bay-Sala” artista ospetsua ezagutu zuen, Zubiagaren iritziz bere bizitzako topaketarik garrantzitsuena izan zena.

Pintoreak animatu eta aholkatua, 15 urterekin familia negozioa utzi eta bide artistikoari ekitea erabaki zuen. Madrilera museoak eta arte-galeriak bisitatzera  joan ziren, Euskadin barrena paisaiak pintatzen, beren ezagutza teknikoak finkatu eta bere bokazio artistikoa sendotzen du.

Hamazazpi urterekin bakarkako bideari ekin zion, penintsula eta Afrikako iparraldea zeharkatu zituen, paisajista dohainak leunduz. Bere lanetan argia eta koloreak protagonista nagusiak dira.

Hamazortzi urterekin Bilbon eta Gasteizen, arrakasta handiz, bere lehen erakusketak egin zituen, Bay-Salak aukera ema zion, arte munduan bere dizipulo gisa aurkeztuz: “Mutil ilehori hark ni pintatzen ikusteko zuen interesa atentzioa ematen dit, berak galdetzen eta nik erantzuten nuen….dizipuloa sortu zen”.

1956an Arrasaten bizilekua finkatu zuen, ibilbide artistikoa alde batera utzita, sarrailagilearen negozioa bereganatua.

Laurogeita hamar hamarkadaren amaieran, 42 urteko etenaldiaren ondoren, kaballetea berriro berrezkuratzen du, bere euskal paisaia maiteekin topo egiten du, hainbat herrialde zeharkatzen ditu zertzeladetako batek  artistaren arima berritua islatzen duelarik, naturaren elementurik bizienak atzematen ditu: argiz, kolorez eta perspektibaz blaituz.

2017an Diario Vascori egindako elkarrizketa batean honako hau adierazi zuen: ”erretiroan kaballeteari hautsa kendu nionetik, Zubiaga izenarekin sinatzen duen paisaia pintore honek ez du pintzelekin etenik izan, 604 koadro pintatu ditut, harrotasun nabarmenez kontatzen du.

Bere ekoizpen artistikoa urtean 30 mihiseko erritmoan garatzen da eta dagoeneko bere funtsen erdia saldu du.

Gerardo Fontanes artistak Zubiagaren azken katalogoetako batean honako hau idatzi zuen: Zubiagaren pintura naturalistak arrisku handiak ditu, baita bertute nabarmenak ere: lehen saiakeran egindako obrak izateak  laburbiltzen  duen adina, bizipenek berek  sortuak, “in situ” eginak, ikuslearentzat hunkigarriki erakargarria duen irudi edo figurazaio bat erreproduzitzeko asmoz.

Erakusketa Urduñako Museoan egongo da 2023ko ekainaren 23tik irailaren 24ra.

Urduña Hiria Museoak eskerrak eman dizkio Zubiaga familiari erakusketa hau egiteko egindako obren maileguagatik. Eskerrik asko

<sakatu argazkian handitzeko>>>

JUANTXU BERROCALEK MIMENZA JAUREGIAREN MAKETA, DOHAINTZAN, URDUÑAKO MUSEOARI EMAN DIO

Juantxu Berrocal Deustoarra jaiotzez eta amurrioarra adopzioz, Urduñako Museoan, 2022ko irailetik 2023ko urtarrila bitartean, Euskal Herriko baserri eta baselizen maketen erakusketa izan zuen. Erakusketa arrakastatsuko hilabete horietan, artista eta Museoko boluntarioen artean harreman estua sortu zen, zuzendaritza taldea buru zela. Harreman horren ondorioz, artistarengandik Urduñako Museorako  maketa berezi  bat eraikitzeko ideia sortu zen.

Juantxuk  Mimenza jauregia (XVI. mendekoa) aukeratu du bere erreplika eskalan egiteko, Foru plazan dago, Orruño kalearekiko izkinan, 1555ean eraikia. Badirudi, Jauregi errenazentista hau aurreko beste baten gainean eraikia izan zela, fatxadaren albo batean dagoen armarrian dauden inskripzioen arabera “ez ezazu egin”, ”etxe hau, 1529. urtean, Pedro de Mimencak egin zuen”.

Jauregi honek, bizitokiaz gain, hainbat erabilera izan ditu. Adibide gisa, Teodoro Larrea  jostunak, 1934an eraikin honetan bere jostundegi  handia ireki zuena eta 40 urtez baino gehiagoz jarduerari eutsi zion. Jauregiaren fatxadan luzaron egondako idazkuna eta haren tresna asko, Museoan bilduma iraunkorreko jantzigile eta jostunei eskeinitako aretoan jasota daude.

Museoaren sarreran leku nabarmena duen Juantxu Berrocalen lan berezi honek, artistak bere lanei gehitu ohi dizkien berezitasun guztiak biltzen ditu: xehetasuna, materialak, jatorrizko eraikuntzan erabilitako material berdinak edo antzekoak eta haren “sinadura“, maketan norberaren futbol lehentasunekin zerikusia duen ikurra gehitzen du ere.

Maketa emateko ekitaldiaz, egilea eta Museoko zuzendaritza taldea bertan direla, dohaintza ofiziala egiten da, maketaren azpiko plaka batean grabatuta geratzen delarik.

<sakatu argazkian handitzeko>>>

#140+4ak ospatzen ditugu

2023ko maiatzaren 15ean, Uduñako Museoak lau urte beteko ditu eta bertan dagoen eraikinak 140.

Museoari nortasuna eta nortasun ikurra ematen dioten hiru atalak honako hauek dira: boluntarioak alde batetik, edukia, bai Museoa etnografiko gisa definitzen duten behin betiko bildumak, baita bildumagintzako museo gisa identifikatzen duten erakusketena eta higugarren atala gaur egun aipatu nahi dizuguena, kontinentea, Museoa dagoen eraikina bera.

Maiatzaren 15ean lau urteko bizitza indartsu eta bizia  duen Museo berri honek (2019an inauguratua), aurten ere 140 urte beteko dituen eraikinean dago. ADRAtan, Urduñako kultur elkartearen laguntzarekin, bere historia kontatuko dizuegu. (Ikus ADRAtan-en txosten osoa HEMEN sakatuz).

ERAIKUNTZA

Urduñako udalean Eskola Publiko bat izateko beharra ikusita, 1881ean Santa Maria plazan baratze bat erosi zen 900 errealen truke.1882-05-15ean erakinaren lehen harria jarri zen. Félix Díaz de Lezana arkitektoak proiektuak egin zuen.1883an inaugururatu zen, nahiz eta lanak 1884an amaitu. Urduñak badu bere Eskola Publikoa.

ERAIKINAREN ERABILPENA

1922an Hiriko Lehen Hezkuntzako Tokiko Batzarrak Udalari Instrukzio Publiko eta Arte Ederretako ministroari  Urduñan “ haurren  eskola nazional graduatu bat, lau atal izango zituena”  ezar zezala eskatu zion.

Horrela, Eskola Publikoak, eskola nazionalak bezala ezagutu ditugunak, eraikin honetan 100 urte inguru egon ziren, mutilentzako hiru gela eta neskentzako, berriz, gela bakar bat zituzten, guztiak lehen solairuan kokatuak. Arte eta Lanbide Eskola 1925ean, arratsaldeko 6etatik gaueko 9etara,  funtzionatzen hasi zen. Askok ez duzue jakingo eskola horretan marrazketa lineala, takigrafia, mekanografia, ebaketa eta jantzigintza, aritmetika, geometria, frantsesa, fisika, topografía eta mekanika eskolak ematen dira. Badirudi klase horiek oinarrizko hezkuntza amituta zeukaten ikasleei zuzendua zegoela.

 Joan den mendean, epe luzean, Eskola Publikoarekin batera, eraikinak goiko solairuan parrokiako sakristanaren eta udal langile baten etxebizitzak hartu zituen. Eraikinaren behealdean berriz, udal garbiketa zerbitzuak zeuden, gurdia eta hau arrastaka zeraman mandoa barne.

Deskribitutako lehen erabilerek beste erabilera batzuei bidea eman zieten: udal bulegoak, musika bandaren aretoa, txistularien akademia, luburutegia, euskara ikasteko gelak, mediku anbulategia eta errehabilitazio garrantzitsu baten azken emaitza, Kultur Etxea. Alhondiga zaharrean Zentro Zibikoa martxan jarri zenean, udal eraikin zaharrak erabilera galdu zuen, bolondresko ausarten  talde batek, Hamaika Kale Elkarteak, udalaren laguntzaz, Urduñako museoa sortu zen, Orduña Hiri Museoa.

Gaur egun Museoa hartzen duen eraikinak beste ezaugarri bat dauka, ezinezko da Eskola Publiko zaharren gertu igarotzea, Porrilló herriko artistaren eskuaz eta  deseinu apurtzaileaz  margotutako fatxadetara begiratu gabe.

XIX.mendean biztanleriari hezkuntza eta kultura hurbiltzeko eraikitako erainak XXI.ean bere funtzioa betetzen jarraitzen du.

Urte Askotarako!!!

PORRILLÓ ARTISTAK EMANDAKO MURALA,
ORDUÑAKO MUSEOAK JASO DU

Pasa den ostiraletik, martxoaren 10etik, porrillók “udaberriko paisaia almendroekin” deitua, 5×2 metrotako murala, antigualeko erakusketen 1. aretoan, ikusgai dago.

Museo honetan 2022ko martxotik uztaila bitartean egindako “Eraldaketa” erakusketa arrakastatsuaren ondoren, Porrillók dohaintzan hormirudi bikain hau eman zuen, gaur egunean Museoaren artelanen fondoaren parte da.

Porrillok Museoarekin harreman estua dauka, izan ere, bere erakusketarekin parte hartzeaz gain, Museoaren kanpoaldeko dekorazioaren egilea ere bada, gure eraikinari, esanahi handia ematen dio bai bere diseinua baita bere koloreagatik ere.

Urduñarekiko Porrilloren eskuzabaltasuna eta altruismoa urrundik dator, 80ko hamarkadako pintura-eskola mitikoan parte hartu zuen, artista Urduñarren onen harrobia. Oraintsuagokoa, Foru Plazako arkupen sabaietan erakusketa iraunkorra egiteko ezohiko lanari egindako ekarpena izan zen. Bi muralemateaz gain, artista lagun askoren parte hartzea lortu zuen ere. Gaur egunean gure hiriarentzat lehen mailako arte ondare izanik.

Klikatu argazkietan osorik ikusteko>>

Share your thoughts

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Verified by MonsterInsights